TOKI ETA PERTSONAREN DESKRIPZIOAK


DESKRIBAPENA: BRUJAS


Pasaden urtean institutuko ikasbidaia egin genuen. Amsterdam, Brujas eta Paris bisitatu genituen. Brujasen egun bakarra egon ginen arren, hiruetatik niri gehien gustatu zitzaidana izan zen.
Abenduan egon ginen eta beraz, hotz handia egiten zuen. Egun haietan elurra egiten hasi zenez, teilatuak, zuhaitzak, kaleak eta abar zuri jartzen hasi ziren. Gauez ailegatu ginen hara, baina hala ere Brujas ezagutzera atera ginen.
Ipuinetako herria dirudi. Etxeak txikiak dira eta denak antzekoak. Teilatuak oso zorrotzak dira, eta aldeak zuzenak izan beharrean eskailera modukoak dira. Kalean kotxe gutxi ikusten dira, baina noizbenka zaldiek mugitutako gurdiak pasatzen dira. Hauek Brujasetik buelta bat ematen dizute eta horrela dagoen guztia ikusi daiteke. Han egon ginenean eguberrirako apaindua zegoen. Horregatik, gauean dena argiz betetzen zen.
Zubi batzuk ere daude. Haietatik ibaia ikusteaz gain, ibai ondoko etxeak ikusten dira. Gainera zuhaitz asko daude ere, ibaiaren alboan parke bat dagoelako. Monumentu asko daude ikusteko, baina egun batean ezinezkoa da guztia ikustea eta horregatik elizaren bat eta etxe arraroren bat bakarrik ikusi genuen.
Guztiok bisitatu genuena txokolate dendak izan ziren. Kale guztiak dendaz beteta daude. Gainera haietan sartu eta txokolate mota ezberdin asko aurkitu ditzakezu. Erosi baino lehen, denda askotan, frogatu ahal dituzu. Oso onak direnez, guztiok boltsa batekin bueltatu ginen etxera.
Brujas asko gustatu zitzaidan, eta ahal dudanean berriro bueltatuko naiz hobe ezagutzera.



DESKRIBAPENA:BEA


Bea nire laguna da txikitatik. Eskolara elkarrekin joan ginen eta institutura ere. Gainera laguntalde berdinean gaude. Duela bi urte, kanpora joan zen ikastera eta momentu honetan ikasten ez dagoen arren, kanpoan jarraitzen du, berak esaten duen moduan, mundua ezagutzen dabil.


Pertsona bitxia dirudien arren, berezia dela esango nuke nik. Txiki-txikitatik mundua ezagutu nahi zuela eta hemendik kanpo bizi nahi zuela argi zuen, horregatik 16 urte zituela hemendik alde egin zuen. Hala ere, urtero eguberriak edo uda iristean hemen daukagu berriz, kurtsoan zehar gertatu zaizkionak kontatzeko prest. Geldirik egon ezin daitekeen pertsona da. Eta noski, gelditzen den momentuan berriketontzi bat da, beti dauka zerbait kontatzeko. Dantza, musika, antzerkia... oso gustuko ditu, eta kalean egonda ere, gogoa badu, dantzan hasiko da. Berazkiloa da. Momentu batean oso pozik egotetik triste egotera pasatu daiteke. Azalorea dela pentsatu dezakezu ezagutzerakoan, gauza batzuei arreta jartzen ez dielako eta enteratzen ez delako, baina ezagutu ahala konturatzen zara hori horrela ez dela.


Neska ertaina eta mehea da. Gaztaina koloreko ile kizkurra dauka, gehienetan motots batean bildua. Begiak ezberdinak ditu. Bat berdea da, eta bestearen erdia ere berdea den arren, zati marroi bat dauka. Larruazal iluna dauka neguan, eta udan, eguzkiarekin batera ilunago jartzen zaio.


Orokorrean guztiekin ondo moldatzen den pertsona da. Eta orain hemen bizi ez den arren, hemengo jendearekin harremana izaten jarraitzen du. Berezia dela esaten dudanean ezberdina dela esan nahi dut. Ideia propioak ditu, eta ahal duen guztietan ideia edo amets horiek aurrera eramaten eta betetzen saiatzen da.
 





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada